martes, 28 de febrero de 2017

IDEIA

IDEIA: Erromatarren garaiko antzerki baten sorkuntzan eta antzezpenean oinarrituta egongo da proiektu hau. Horretarako, historia irakasgaian landutakoari zentzua eta bizia emanez, ikasle talde bakoitzak (6-8 pertsonako talde heterogeneoak) nahi duen moduan antolatu eta diseinatuko du bere aurkezpena eta muntaia. Adibidez: zirku erromatarra, gladiadore borrokak, basapiztiak, gudak, konkistak, inperioa, jainkoak, bizimodua, gurdi lasterketak, kultura eta abar. Antzerki hau historiako irakasgairako egin beharko den lanarekin lotura zuzena izango du. Hau da, historiarako gai konkretu bati buruzko erredakzioa egin beharko dute eta lan horren aurkezpena izango da muntai hau. Honekin batera, talde bakoitzak antzezpenean erabiliko duen musika, janzkerak, dialogoak eta abar aukeratzeko askatasun osoa izango du.

GALDERA ERAGINKORRA: Erromatar inperioan gaudela sentiarazi behar dugu, gai zarete hori adierazten?

Resultado de imagen de imperio romano escudo

No hay comentarios:

Publicar un comentario