Erromatarren inperioa
historiako inperiorik garrantzitsuenetarikoa izan da eta bere aztarnak gaur
egunera arte irauten dute. Mitologiak eta erlijioak garrantzi handia zuen haien
kulturan eta aisialdiko jarduera askok gudarekin lotura zuzena zuten. Historiako
irakasgaian erromatarrei buruzko lan bat egin behar duzuela jakinik, lan horren
erredakziorako aukeratuko duzuen gaia hemen antzeztea da helburua. Hau da,
erromatarrak zelan bizi ziren eta zelan jarduten zuten hobeto ikasi eta
ikusteko, garai horri buruz dakizuenari eta landutakoari zentzua eta bizia eman
beharko diozue.
Horretarako, 6-8 kideetako taldeak osatuko ditugu
eta talde bakoitzak antzerkia sortzeko gai konkretua aukeratu beharko du
(ondoren historiako irakasgaian mantendu beharko delarik). Adibidez: zirku
erromatarra, gladiadore borrokak, basapiztiak, gudak, konkistak, inperioa,
jainkoak, bizimodua, gurdi lasterketak, kultura eta abar. Guzti honekin batera,
antzerkia egiteko musika, jantziak, dialogoak eta abar modu librean erabaki
zein sortzeko askatasuna izango duzue.
No hay comentarios:
Publicar un comentario